KLASEAK
Yoga
YOGA KLASEAK
Talde murriztuak. Tratu pertsonalizatua.
1h 30´-ko saioak.
Ikusi tarifak gure tarifa-taulan.
Ordutegien malgutasuna (ikusi ordutegian taula).
-
ANUSARA YOGA:
Tantra Filosofian oinarritua dagoen Hatha Yoga mota bat da. Introspekzio lanaren bitartez, meditazioa, gure benetako funtsa edo esentziarekin konektatzen dugu. Gu garen boterea, askatasuna, maitasuna, indarra, ulermena eta ontasunaren bizipozaz gozatuz.
Alineazio Oinarri Unibertsalak gorputza babestu eta zaintzen duen metodoa da; biomekanikan oinarritutako printzipio terapeutikoak dituen ekintzak erabiliz postura edo asana bakoitzean.
Bihotzaren gaitasun ezberdinak lantzen ditugu, funtsean garen handitasuna onartuz eta ohoratuz.
-
MEDITAZIOA ETA PRANAYAMAK:
Gure arnasketarekin konektatzen dugu eta horren bitartez gure funtsarekin eta gure barruarekin. Meditazio motz horretan bihotzaren gaitasun bat edo gehiago nabarmentzen den gai bat txertatzen da, buruari harmonia emateko eta bizitzako erronkekin hazten ikasteko asmoarekin.
-
ASANAK EDO POSTURAK:
Asanak egiten ditugun bitartean, bihotzaren gaitasunak gogoratzen ditugu eta presente daude ekintza finduetako bakoitzean, gure gorputza zainduz eta mimatuz, Alineazio Oinarri Unibertsalekin.
-
SAVASANA:
10-15 minutuko erlaxazioa, jasotako irakaskuntzak ordenatzeko eta geureganatzeko.
Haurdunak
HAURDUNENTZAKO KLASEAK
Talde murriztuak. Gehienez 6 ikasle.
Astean ordubeteko saio bat.
Hilabeteko tarifa: 50€ /hilabete.
Ikusi ordutegian taula.
Maitasunez prestatutako klase hauen xedea, haurdunaldian topatu ditzakezun eragozpen eta molesti asko saihestea da. Fisiko eta mentalki prestatzea eta erditze ondorengo zoru pelbikoaren berreskuratze ona ziurtatzea.
Errekuperazio handiagoa eta azkarragoa lortzeko, "hiru hilabeteko hipopresiboen programarekin" indartzea gomendatzen dugu, Ishbara zentroan eskaintzen duguna ere.
Teknika hauen helburua, aldaketako gihar sakonen malgutasun eta indar handiagoa lortzea da. Zoru pelbikoa indartzea kontrol handiagoa izateko eta haurdunaldiaren gainkarga jasaten duten muskulu guztiak luzatzea da.
Arnasa hartzen ikasiko dugu, haurdunaldi lasaiaz gozatzeko.
Tresna ezberdiñak erabiliko ditugu; suitzako baloia edo fitball, baloi txikia, gomak...
Zentroak eskeiñiko du saioetako beharrezkoa den material guztia.
Pilates
PILATESEKO KLASEAK
Talde murriztuak. Gehienez 9 ikasle.
Ordu beteko saioak.
Ikusi tarifak gure tarifa-taulan.
Ordutegien malgutasuna (ikusi ordutegian taula).
Modu egokian arnastu eta zentroa edo “core”-arekin, gorputzaren zentroan ditugun abdominal multzo indartsuekin konektatzen ikasiko dugu.
Zentro hortatik ekintza oro hasten da eta gorputz adarretara zabaltzen du, mugimenduak koordinatuz.
Orokorrean, gorputz kontzientzia lantzen da printzipio hauei guztiei kohesioa emanez:
- Arnasketa
- Kontzentrazioa
- Kontrola
- Zehaztasuna
- Jariakortasuna
- “Core”-a (Zentroa)
- Intuizioa
- Integrazioa
- Ohitura eta iraunkortasuna
- Beroketa.
- Ariketen garapena.
- Ikaslearen banakako jarrera zuzenketa.
Ikasle bakoitzak duen mailarekin lan egiten da.
Beharrezkoa bada, ikasle berriek banakako saioak jasotzen dituzte talde dinamikan hasi aurretik.
- Jarrera egokia mantentzen laguntzen du.
- Zure gorputza indartzen eta hobetzen du.
- Arnasketa ona izan dadin laguntzen du.
- Abdominaletako muskulatura eta artikulazioak indartzen ditu.
- Bizkarreko min kronikoekin eta puntualekin amaitzen laguntzen du.
- Utero prolapsoetako eta inkontinentzia arazoetan laguntzen du.
- Gorputza eta adimenaren arteko kontrolan eta loturan laguntzen du.
- Estresa arintzen du.
- Koordinazioa, kontzentrazioa eta gorputzaren kontrola estimulatzen ditu.
- Gorputza estilizatzen du.
Fit ball, zilindro handia, zilindro txikia eta baloi txikia bezalako materialekin lan egiten da.
Zentroak eskeiñiko du saioetako beharrezkoa den material guztia.
Bi diziplinak txandakatzeko aukera.
KONTSULTATU
Hipopresiboak
HIPOPRESIBO KLASEAK
Talde murriztuak. Gehienez 14 ikasle.
Astean 30´-ko saio bat.
Hilabeteko tarifa: 40€ /hilabete.
Ikusi ordutegian taula.
Ariketa hipopresiboekin sabeleko muskulatura indartu eta landuko dugu eta zoru pelbikoa berreskuratuko dugu.
Bi hilabete eta erdiko plangintza azalduko da, sabelaldeko eta zoru pelbikoaren muskulatura sakon guztia berreskuratu eta programatzeko.
Era berean, jarduera ezagatik eta postura txarrengatik laburtu ahal izan diren beste muskulu batzuk; muskulu karratu lunbarra, bular-muskulua, muskulu psoasiliakoa... luzera egokia berreskuratuko dute, gorputz-jarrerari eusteko eta mina saihesteko.
- Gerriaren perimetroa % 8 murriztea.
- Gorputz-jarrera hobetzea: hilabete batean, lunbareen lordosiak, zerbikalak eta bizkar-zifosiak behera egiten dute.
- Zoru pelbikoaren eta abdomeneko paretaren tonua% 58 handitzea.
- Indarra % 20 handitzea.
- Erresistentzia hobetzea EPO %65eraino igotzean.
- Indar esplosiboa eta ahalmen anaerobikoa handitzea, metabolismoa % 15eraino igotzean.
- Baskularizazioa eta zoru pelbikora iristen den odol-kopurua handitzen da, emakume eta gizonen funtzio sexualak hobetuz.
- Gernu-inkontinentzia saihestea eta prebenitzea.
- Abdomeneko presioak behar bezala kudeatzea.
- Prolapsoak saihestea.