Ishbara. Yoga eta Pilates Zentroa
hizkuntzak
SESAMO TERAPIA
SESAMO TERAPIA

  • DESKRIBAPENA:

    Euskal Herrian berriztatzailea den sormenezko terapia honek gorputzaren jakinduria eta imajinazioa elkarlotzen ditu gure burua hobeto ezagutu eta mundua sakonago ulertzeko.
    Ipuin eta kondairek gure barnean dauden pertsonai, bizipen eta irudiak esnatzen dituzte, antzerki, mugimendu eta jolasaren bidez argira ateratzeko.
    Sortu dezagun geure burua ezagutu eta espresatzeko lekua, epaitu gabe, presentzia eta maitasun osoz.

    Azaroak 6, 2022
    Gaia: Halloween, zer irakasten digu beldurrak?
    “Vasilisa” Errusiako ipuin herrikoia abiapuntu bezala hartuko dugu beldurrak gure eguneroko bizitzan betetzen duen papera aztertzeko: ipuinaren elementu ezberdinen antzezpena, gorputzaren mugimendua, jolasak eta meditazioa erabiliko ditugu gure beldur pertsonalak ezagutu eta ulertzeko.

    Urtarillak 15, 2023
    Gaia: Iluntasunetik argirantz.
    Kanadako zenbait tribuk kontatzen dute nola beleak argia berreskuratu zuen gizakiontzat, iluntasuna bakarrik zegoen garaian. Ipuin honekin jolastuko dugu urteko sasoi ilun honetara argia nola ekarri dezakegun aurkitzeko. Urte berri honetan hasiera kontzientea nola egin dezakegu?

    Apirilak 23, 2023
    Gaia: Ipuinak gure feminismoan.
    Mitologia greziarrean jainkosa bakoitzak feminitatearen alde ezberdinak erakusten ditu. Jean Shinoda Bolen psikiatra eta analista Jungiarrak jainkosa hauek emakumeon psikea ulertzeko eta lantzeko erraminta bezala proposatu zituen. Martxoak 8ko emakumeen egunera begira, gure feminitatea eta emakumeon auto irudia aztertzeko erabiliko ditugu, gure burua eta gure papera gizartean hobeto ulertuta, gure feminismoa indartzeko aukera paregabea!

    Ekainak 18, 2023
    Gaia: San Juanak, behar ez duguna askatzen, berriari lekua uzteko.
    Solstizioak antzinatik ospatu izan diren gertakizunak dira, bai Euskal Herrian, baina baita beste kultura askotan ere. Sua eta ura izan dira garai honetako sinbolo garrantzitsuenak. Bi elementu hauek munduko ospakizun ezberdinetan betetzen duten papera esploratuz, gure ospakizun pertsonala sortuko dugu bakoitzak behar ez duguna askatzeko eta bizitzak eskaintzen dizkigun gauza berriei.

  • DATAK: aza-6, urt-15, api-23, mai-8 eta eka-18.
  • IRAUPENA: 2 ordu.
  • ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:00etara.
  • PREZIOA: 50 €/saioa.
  • TXOSTENGILEA: LAURA LEOZ.

    Pedagogo Soziala eta Sesamo Drama eta Mugimendu Terapeuta.
  • ANTOLATZAILEA: ISHBARA ZENTROA
6
AZA

BESTE TAILER BATZUK

...
DANTZA PRIMALA
  • DATAK: Hainbat data. Informazio gehiago ikusi
  • IRAUPENA: 2 1 /2ordu
  • PREZIOA: 45 €
1
URR
REIKI KUNDALINI I
REIKI KUNDALINI I

  • DATAK: Hainbat data. Informazio gehiago ikusi
  • IRAUPENA: 4 ordu
  • PREZIOA: 100 €
19
NOV
SEXUALITATE KONSZIENTEA
SEXUALITATE KONSZIENTEA

  • DATA: 2023eko otsailaren 4a
  • IRAUPENA: 4 ordu.
  • PREZIOA: 30 €
4
OTS
whatsapp